2012-02-15

Publizitatea


Publizitatearen eragina


Beti erabili da komunikatzeko. Erromatarren arotik gaur arte gobernu guztiek publizitatearen bidez, behar edo nahi dutena, saldu dute. Baina, bizi gaitezke iragarkirik gabe?Zergatik dira hain garrantzitsuak? Zer dago horien atzean?
Gizartea aztertzen badugu argi dago publizitatea gure inguruan bizi dela eta edozein lekutan mezu publizitario bat aurki dezakegula.
Zertarako egiten dira iragarkiak? Egiaz baliogarriak dira? Hainbeste alditan erabiltzen badira, horrek esan nahi du baliogarriak direla eta haiei esker lortzen dela iragarleak trasmititu nahi duena igortzea. Batzuetan, leloak oso onak direnean iragarkiak oso ospetsu bihurtzen dira eta ahotik ahora joaten dira. Atzera begiratzen badugu gure burura etotzen dira garai batean oso garrantzitsuak zirenak. Adibidez, "Yo contigo hasta el fin del mundo". Lelo horrekin milaka auto saltzen ziren 80ko hamarkadan. 
Edo, honela zioen esaldi hura: "En las distancias cortas es donde un hombre se la juega" eta, nork ez du gogoratzen beti gure etxeetara sartzen zena eguberrien aurretik, "Vuelve a casa por Navidad".
Beraz, adibide horiekin batera, ikusi dugu publizitatea oso garrantzitsua dela eta baita oso eraginkorra ere. 
Bestalde, kontuan hartu behar dugu gehienetan publizitatea zuzenean ikusten dugula, bai telebistan, bai irratian, bai Interneten. Baina, ongi dakigunez, badaude iragarki gisa batzuk ikusezinak direnak. Eta, ez ikusi arren, helburua bete-betean lortzen dute, hau da, bezeroari ailegatzen zaizkio. Publizitate Subliminalari buruz ari gara. Lehenetariko bat eta, aldi berean, argienetariko bat, (ez esateko argiena), izan zen 1986ko futbol mundialean gertatu zena. Aldi hartan, mundiala Mexikon jokatzen ari zen, ekainean zehatz mehatz, eta hil haren 22an hauteskunde orokorrak egin ziren presidentea aukeratzeko.
Lau egun lehenago, ekainaren 18an, Espainia eta Danimarka selekzionen artean jokatu zen partidan, Espainiako Telebistako teknikoek iragarki subliminala jarri omen zuten, Butragueñok, aurrelari espainiarra, gola sartu eta gero. Badirudi oso lelo argia izan zela. Telebista publikoak botoa eskatu zuen alderdi sozialistaren alde.
Une hartan, telebista ikusten ari zirenak ez ziren konturatu, baina denboraren poderioz, teknologiek frogatu zuten egia izan zela eta iragarkia agertu egin zela.
Ez dakit kasualite hutsa izan zen ala ez, baina hauteskundeen emaitzak erabat mesedegarriak ziren Gonzalez presidentearentzat, zeren gehiengo osoa lortu zuen.
Bukatzeko, azken finean, publizitatearen eraginez, nahi duten bezala “engainatzen gaituzte”.

1 comentario:

  1. Nire ustez, garrantzitsuena ez da bakarrik non gastazen dugun dirua.
    Askotan, ideia politikoak, sozialak, moralak eta erlijiozkoak zabaltzeko publizitatea erabiltzen dute eta propaganda hutsa bihurtzen da.
    Hau, bai dela kezkagarria!!

    KoLdO

    ResponderEliminar