2012-02-23

Organoak

Organoak

Gaur egun oso normala da telebistan kanal asko ikustea, baina duela gutxi ez zen hain arrunta. 80ko hamarkadan espainiar estatura, “Parabólica” deitzen zena, ailegatu zen. Urte horietan edozein etxetan bi kanal ikusten genituen. Programa berriak heldu ondoren kanal pribatuak agertu ziren. Hori dela eta, gero eta ordu gehiagoan telebista ikusten hasi ginen . Hego Amerikako kanalak eta telesaioak oso ospetsu bihurtu ziren, “El chavo del ocho”, “Sábado gigante”, edo “Siempre en domingo” Galavision telebista mexikarrean ikusi ahal izaten genuen. Guretzat dena berria zenez, bai pertsonak, bai irudiak, bai abestiak, kanal horrek arrakasta itzela lortu zuen. Horrekin batera, publizitatea ere berria zen eta arlo horretan gauza batek arreta erakartzen zidan. Askotan, iragarki askok aholku ematen zien, bai haurrei, baina, batez ere, gurasoei haurrak bakarrik ez uzteko edo ezezagunekin ez hitz egiteko. Urte horretan haurtzaroan nengoen eta nahiko arraroak iruditzen zitzaizkidan aholku horiek. Harrigarriena zen gurasorekikoa.
Denboraren poderioz konturatu nintzen zergatik jartzen zituzten kanal horiek horietako iragarkiak; Puri-purian zegoelako haurrak bahitzea organoak saltzeko, haiei atera eta gero. Ikertuko bagenu, frogatuko genuke negozio hutsa zela, izan dela eta oraindik dela mundu osoan, batik bat, herrialdeetan non dirua den gobernatzen duena. Hau da, kasu gehienetan. Basakeria hau gure aurrean gertatzen ari dela esango baligute, ez genuke sinetsiko.
Espainiar estatuan, urtero haur asko desagertzen dira eta ez da jakiten ezer haietaz. Batzuetan gorpuak agertzen dira, baina, beste batzuetan desagertuta jarraitzen dute eta, telebistan agertzen ez direnez, badirudi ez direla existitzen, haien familiarentzat izan ezik.     
Haur kanariarren kasua esate baterako. Jeremy duela lau urte bere etxetik desagertu zen eta, geroztik,inork ez daki ezer haren patuari buruz. Desagertzeko egunean poliziak aita atxilotu zuen baina, egun batzuk geroago kasernatik atera zen ez zutelako probarik aurkitu akusatzeko. Gurasoak banantzen ari ziren eta gizonak esan zion emakumeari zerbait txarra egingo ziola, antza. Gorpua ez da agertu, ezta haurra ere, beraz, non da Jeremy? Umetxo bat lau urtetan asko aldatzen da eta nahiko zaila da aurkitzea.
Beharbada, organokin trafikatzen duten mafiak guk pentsatzen duguna baino hurbilago daude.


No hay comentarios:

Publicar un comentario