2012-02-02

KOMUNIKAZIOA


Edozein animaliak, jaio berria denean, keinu bat edo soinu bat egin dezake eta modu horretan espresa daiteke. Hau da Komunikazioa deitzen duguna.
Edozein gizaki gai da komunikatzeko, naiz irrintzaren bidez, naiz hitzen bidez, esate baterako. Nahiz eta gor-mutu izan, modu batean edo bestean lortuko luke bere iritzia edo sentimenduak adieraztea. Hori ez litzateke arazorik izango komunikazioaren kontzeptua oso zabala baita. Zer da komunikazioa? Azal dezakegun eta uler daitekeen edozein gauza da. Hau da: irudiak, abestiak, keinuak, begiradak, ferekak, kartelak, zaporeak, batik bat.
Hain zabala da non ezinezkoa izan daitekeen, eta, hala bada inkomunikazioa sartzen da. Zer izango da inkomunikazioa? zertarako balioko du? Ba, hitzak berez esaten duen bezala, komunikazioa saihesteko balio du. Oso arraroa badirudi ere, gure artean bizi da, pentsatzen ez dugun lekuetan. Hiru adibide, oso argi direnak jarriko ditut:: hedabideek interesatzen zaiena esaten dute, orduan, eredu horrekin ez dute informazioa osorik ematen, beraz ez dira informatzen ari.
Beste aldetik, emakumeek hitz egin ezin duten kulturetan, erabat itxiak dira (adjektibo leuna erabiltzeko) eta argi dago ez dela adierazpen askatasuna existitzen.
Adibideekin bukatzeko, presoak ere horrekin zigortzen dituzte, eta leku horretan egiten bada, segur asko izango da torturarik okerrenetariko bat delako.
Ikusiak ikusi, bizi gaitezke komunikazioan, komunikaziorik at, komunikazioari esker, komunikaziopean, komunikazioaren barruan, are gehiago komunikazioren menpean.
Baliteke iritzi hau norbaiti ez gustatzea, baina ez litzateke arazorik izango. Pertsona horrek bazter utzi besterik ez luke. Horrela, nik azalduko nuen eta berak errespetatuko ninduke.
Komunikatzeko existitzen den ostopo handi bat, hizkuntza da. Ondo dakigunez, bi pertsonen artean hizkuntza berea hitz egiten ez badute, haien harremana zailagoa izango da, batez ere, hizkuntza dakiten pertsonekin konparatuz.
Edozein modutan, haurtzarotik zahartzarora oso garrantzitsua da hitz egitea, eta gainera garbi egitea. Egun gero eta aukera gehiago erabil ditzakegu komunikazioa egiteko, mugikorren, Interneten, edo, oro har, teknologia berrien bidez. Honekin esan nahi dut ezin dugula aukerarik alferrik galdu eta ahalegin bat egin behar dugula komunikazioa zabaltzeko.
Hau da nire nahia, baina, tamalez, zenbat eta aukera gehiago ukan komunikatzeko, orduan eta gutxiago hitz egiten dugu aurrez aurre.

No hay comentarios:

Publicar un comentario