2012-01-19

Elikadura?¿!

Gure inguruari begiratzen badiogu gero eta irakargi gehiago daude elikadurari buruz hitz egiten dutenek. Horretaz gain, urte osoan kiroldegiak eta parkeak beteta daude jendez kirola egiten.
Argi dago gizartea asko zaintzen dela, baina zertarako jakitea gustatuko litzaidake, osasuna ona edukitzeko edo, ordea, itxura polita izateko.
Osasunagatik egingo bagenu oso ongi irudituko litzaidake, baina telebistan agertzen diren iragarkiek, ia beti, produktuak saltzen dituzte ahaleginik gabe argaltzea lortzeko eta nire ustez hori lortzea oso zaila da, ezinezkoa dela ez esateko.
Behin eta berriro itxurik hoberena bilatzen dugu ondorioetan pentsatu gabe. Egin behar dugun lehenengoa gure gorputza eta itxura onartzea da. Eta gero egin ahalko dugu Ordorikak abesti batean esaten duena: “Zaindu maite duzun hori”. Gure gorputza maite badugu zaintzea jakingo dugu.
Duela hogei edo hogeita hamar urte, herrietan batez ere, lodia izaten bazeunden, itxura ona eta osasun ona zenuen asko jaten zenuelako, eta nahiz eta koipe asko jan, gaurkoa baino osasungarriagoa zen, txorizoa, solomoa, nocilloa esate baterako. Urteak joan urteak etorri eta ohitura erabat aldatu da. Hau da, haurrek jaten jarraitzen dute baina txerrikien ordez goxoki industriala jaten dute eta hori bai dela kaltegarria osasunarentzat.
Adibide bat jarriko dut: Duela 20 urte, ikastetxera joaten nintzenean, egunero behi esnea ematen ziguten hamaiketakoa hartzeko. Astelehenetan txokolatezkoa zen, asteazkenetan bainilazkoa, eta ostiraletan marrubizkoa. Gainerako egunetan naturala zen. Eta esneari laguntzeko, gehienok ogitartekotxo bat jaten genuen. Urtebetzen bat edo gauza berezi bat ospatzen bagenuen, agian opil bat hartzen genuen baina bestela, esaten ahal da, nahiko osasuntsuak ginela.
Bestalde, eta osasunaz aparte, itxurari inportantzia handia ematen diogu eta adibide argi bat jarriko dizuet. Kalean lagun batekin topatuko bagina eta konturatuko bagina oso lodia egonez, segur asko berari ez esan arren etxera heldutakoan gure iritzia esango ginateke. Pertsona argala egongo balitz, berriz, zerbait bere itxurari buruz esango genioke gure ustez argaltasuna osasunako sinonimoa delako. Inork ez daki pertsona hori gaixorik dagoen ala ez, baina argala dagoenez...
Laburpen bat egiteko eta iritzia emateko, uste dut osasuna inportanteena dela eta bakoitzak berea zaindu behar duela , elikaduraren bidez zein kirolaren bidez.

2012-01-16

Betiko kontua


Lortu egin dut!! Joan den astean, eta denbora asko pasatu ondoren, azkenean amari esan nion: - “Banoa”. Hasieran harrituta geratu zen, txantxa bat zela pentsatu zuelako, baina egia zela konturatu zenean asperen itzel bat bota zuen esaten ari zitzaidalarik: “Bazen garaia!!”. Eta bai, 42 urterekin, neuk, seme-alabarik txikiena naizen honek, gurasoen habia utzi nuen.
Oraintxe bertan irakurri duzuena adibide hutsa bat da baina ez da hain arraroa egoera hori bizitzea gure gizartean. Gure aiton-amonek ikusiko balute, barre egingo lukete eta esango ligukete alferrak garela. Eta agian arrazoi izango lukete, baina ezin dugu konparatu haien belaunaldia gurearekin.
Badakigu haiek egoera oso zaila bizi izan zutela eta guda baten ondorioak oso krudelak direla. Begiratzen badiogu gurasoak gazteak ziren garaiari, ikus dezakegu gauzak gaur egungoak baino askoz estuagoak zirela.
Hasteko, jendeak lan egin ahal izaten zuen lan asko zegoelako.  Jarraitzeko, etxe bat erosteko baldintza errazagoak aurkitu ahal izaten zenituen banketxeetan. Eta, nire ustez, orduan ez zegoen gaur beste bizio, alegia, jendea, zuenarekin, alaia zen. Horrekin jarraituz, guztioi gustatzen zaigu denetik izatea, bai kotxea, bai oporrak urtero, bai etxea…baina dena gurea izatea. Ez dugu alokatu nahi, baizik eta erosi nahiago dugu.
Bestalde, eta konparaketak alde batera utzita, uste dut gaur egun gero eta jende gehiago gurasoen etxean bizi dela gustura bizi delako. Eta zuek esango duzue: “Niri ere gustatuko litzaidake, dena egina dago eta”. Baina nik esan nahi dudana da, batzuetan gurasoen eta seme-alaben artean dagoen harremana oso ona dela eta haiek aukeratzen dutela elkarrekin bizitzea. Arauak denen artean jartzen dituzte eta pisua “partekatzen” dute. Beste batzuetan, seme-alabek gurasoak zaintzen dituzte eta horrexegatik bizi dira pisu beran.
Beste herrialde batzuetan gazteak garaiz joaten dira etxetik at, Suedian edo Alemanian hain zuzen ere. Han, gobernuek gazteei laguntza bereziak eskaintzen dizkiete pisuak alokatzeko ala kanpoan ikasteko eta modu horretan gaztaroa aprobetxatzea eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera dute.
Aldaketak motelak dira eta denbora asko pasatu behar da beste mentalitate bat izateko. Agian hogei urte barru gure politikoak ausartuko dira Suediako erraztasunak jartzen. Ikusiko dugu!!

2012-01-10

Agur eguberriak

Oporretan pentsatzen badut segur asko pena ematen dit eguberri jaiak bukatzeak baina errealitatean -eta egia esaten badut- jai hauek gero eta gutxiago gustatzen zaizkit. Maistrua naizenez, zorionez, egun asko dut nahi dudana egiteko nahiz eta, ia beti (urte batean izan ezik) etxean pasatu senideen artean.
Gabon gaua eta Eguberri eguna oso bereziak dira eta ilobak ditudanetik askoz alaiagoak. Haurrei esker egun horietan ilusioa eta inozentzia berreskura ditzakegu. Haien begietan magia islatzen da eta haiek ez dakiten arren, protagonistak dira.
Baina zer dago inozentziaren atzean?Gizarteak agintzen diguna. Eta hori da, bereziki, gutxien gustatzen zaidana. Denda guztiak jendez beteta daude behar ez ditugun gauzak erosteko. Eta badakigu urtero gauza bera gertatzen dela baina, nahita edo nahi gabe, hori egiten dugu Olentzero nahiz Errege egunean.
Horretaz gain, janariarekin egiten duguna ikaragarria da. Krisi garaian ere, mahaia bete-bete dago eta egunero bapo-bapo bukatzen dugu eta okerrena da, janari asko soberan dela eta zakarrontzira botatzen dugula.
Bakoitzak Gabonak nahi duen bezala bizi ahal izaten ditu baina, oro har, denon artean lortu dugu Gabonak oso hipokritak izatea, alde batetik alaiak baina beste aldetik, eta gainera horren azpian, erabat gesurtiak izatea.
Ez dakit zergatik, agian adinagatik edo garaiagatik baina haurtzaroko Gabonak helduarokoekin konparatuz ez dute gauza bera ematen. Badakigu Eguberriak direla data berdinetan ospatzen dira eta.
Familiari dagokionez, egun honetan bilera batzuk egiten dira eta jende asko etxe berean elkarrekin biltzen dira. Denok onartu dugu hori eta ohiturarekin jarraitzen dugu. Imajina ezazue pertsona batek esaten badu Gabon gauan bakarrik afaldu nahi duela. Zer esango genuke gainerakook?Normalatzat emango genuke? Uste dut ezetz. Segur asko pertsona horrek ezer ez luke esango eztabaida ez hasteko.
Egoera hain ona izaten bada eta hain alaiak bagara, zergatik ez dugu gauza desberdinak onartzen?
Argi utzi dut Gabonak ez direla urteko garairik gustukoena edo aproposena. Zorionez, hurrengo abendu arte ez dira berriro izango.