2012-02-09




Pentsatzeko

Adituek esaten dute, ekonomiari dagokionez, 2012a oso gogorra izango dela. Egunero entzuten ditugu krisiaren ondorioak, bai telebistan, bai irratian, eta gehienetan gustuko genuke beste leku batera begiratzea, edo tontoarena egitea.
Badakigu egoera oso txarra dela eta ohituta gaude, antza. Gure eskubideengatik borrokatu beharrean aste osoan egunik huts egin gabe futbola ikusten dugu, ez pentsatzeko, ez sufritzeko. Norena da errua? Nork edo nortzuk sortu dute krisi hau? Gobernuak eta enpresarioak gero eta murrizketa gehiago egiten ari dira biztanleen kontra eta hori dela medio herritarrak beldurtuta daude eta ezin da protestatu edo, hobeto esanda, ez da ausartzen.
Pentsa dezagun datu baten gainean: Esaten digute espainiar estatuan 5 milioi langabesia daudela eta, are gehiago, askok ezin duela familia mantendu.
Hau egia izango balitz eta egoera hain larria izango balitz, zer egin beharko luke jendeak? Zer pentsatzen duzue egingo lukeela? Esango dizuet nik zer egingo nukeen. Lehenik ez nintzateke etxean egongo. Saiatuko nintzateke taldeka antolatzen edo biltzen indar gehiago egiteko.
Baina urrunago joango nintzateke. Nondik dator arazoa? Beharbada, denon artean lagundu genuen egoera hau sortzen, baina argi dago ez garela errudunak.
Orduan, hasierakoarekin batera, zer janik edukiko ez banu, lapurtuko nuke supermerkatuetan edo erreko nituzte bankuak (nahiz eta gogorra iruditu) zeren haiek ez dira egoera jasaten ari eta gainera lapurrik handienak dira.
Segur aski kartzelara joango nintzateke eta ezer ez nuke irabaziko, desengainua baino ez, baina, behintzat, saiatuko nintzateke, eta gure aurrekoek lortu dutena mantentzearren borrokatuko nuen.
Baina ez da hori kaleetan gertatzen ari dena, ezta? Zergatik? Errepikatuko dut: esaten digute egoera oso larria dela eta 5 milioi pertsona langabezian daudela. Beste larrialdi batzuei begiratzen badiegu, Greziari edo Frantziari, esate baterako, ikusten dugu kaleak hankaz gora eta jendez josita daudela.
Espainian ongi daude Belen Estebanek irakurtzen ikasi duelako eta, agian, aurten Real Madrilek “galdu zuen lekua” berreskuratuko duelako.
Ontzi baten barruan gauden igelak gara eta laster ura beroegi egongo da. Une horretan beranduegi izango da, atzera ezin izango baikara itzuli. Badakigu eta geure buruari begiratzen ari gara.
Historiak itzuli asko ematen du, eta denborak esango digu etorkizuna zein izango den, baina,  eta okertuko ahal naiz, ez da herrialde honetan egongo.

1 comentario:

  1. Futbola, futbola da, ikusi zenuuuuen. Jarri beste 0 bat langabezi zenbaki horri, bah!!! Kontuz poliziarekin, "Tío biolentzias"!!! Hemen uzten dizut Mojamutoren txorakeria, azkenean beste programa batekin lortu dut. http://www.youtube.com/watch? Eta opari moduan: Kaotiko Fanegasen abenturak:
    http://www.youtube.com/watch?v=8vJni-p34zQ

    ResponderEliminar