2012-02-29

Ohituta gaude

Ohituta gaude


 Ia-ia ohituta bagaude ere, duela soilik hiru urte indarrean dagoela. Astelehenetan ematen duten lehenengo berria ja ez da errepideari buruz, ekonomiaz, baizik. Baina krisia egongo ez balitz, ezta izango litzateke ere.
Ohiturak aldatu dira lege berria sartu zenetik. Jendeak gero eta lasaiago gidatzen du. Gainera, autoa hartu behar badu ez du edaten. Segur aski denok egiten dugu poliziak isunak ez jartzeko. Eta bizi gauden egoera honetan, tamalez, dirua inoiz ez baino beharrezkoagoa da.
Hala diruagatik, nola arduragatik baina datuak ikusten baditugu, emaitzek ozenki hitz egiten dute, alegia, oso argiak dira: azken hiru urtetan errepideko istripuetako kopurua %25 jaitsi da. 2008an astebururo gutxienez berrogei lagun hil ziren errepideetan. Orain, berriz, lehen baino hogeita hamar pertsona gutxiago dira. Egunero 1´5 hila, batez beste. Badakit larria dela, baina istripuak saihestea ezinezkoa da. Horregatik, istripuak deitzen dira nahi gabe pasatu direlako. Momentu batean edonork kontrola galdu dezake eta errepidetik atera edo beste auto baten kontra talka egin.
Nire ustez etorkizunean istripuak saihesteko, gaur egungo haurrek ikastetxeetan bideko segurtasun ikasi behar dute eta horretaz gain, gurasoek adibidea ematen behar diete. Duela urte asko telebistak hasi ziren iragarkiak egiten istripuak saihesten saiatzeko, baina, egia esanda, urtero gero eta gogorragoak izan arren, ez zuten helburua lortzen. Orduan Espainiako DGT-ek iragarkietako formula aldatu zuen, baina, gorpuetako kopuruak igotzen jarraitzen zuten. Jendea ez zen onartzen errepideak desberdinak zirela eta, horretaz gain, autoak lehen baino askoz hobeak zirela.
Azkenean, gobernuak legea aldatzea aukeratu zuen, eta puntuetako gidabaimena arautegian sartu zuen. Geroztik, gauza anormalak egiten dituen pertsonari isuna jartzen diote, eta zigortua izan da, dirua ordaintzea eta gidabaimenatik puntuak kentzea.
“Kafreak” beti existitzen dira baina esan dezakegu errepideetako hilak onesgarriak direla, eta honekin ez dut esan nahi ona dela, baizik eta ez da kopuru larririk.
Gai bagara arauak mantentzea, zaila izango da istripuetako kopurua igotzea.
Ezin dugu ahaztu segurtasuna mantentzea gure eskuan dagoela.






2012-02-27

Japoniarrak


Japoniarrak

Pasa den astean iragarkia telebistan ikusi nuen eta, atzo, erreportajea ikusi ahal nuen. Gaur egungo telebistek kultura gutxi eskaintzen dute, baina, ematen duteneko bat Espainiako telebistako bigarren kanala da. Egunero dokumental asko ematen dituzte eta horretaz gain egiten dituzten albistegiak oso interesgarriak dira, alde batetik nahiko informalak direlako, eta bestetik, berri bitxiak kontatzen dituztelako.
Horrekin batera, igandero “Documentos TV” telesaioa jarraitzen dute emititzen eta hau da, ikusi nuen erreportajea. Normalean puri-purian dauden gaiak ikus dezakegu, baina atzokoa bereziki interesgarria zen, zeren inoiz ez nuen gai horri buruz entzun.
Badirudi japoniarrak larrua jotzeari uzten hasi direla, haien bikoteekin. Honaino ez zait hain arraroa iruditzen. Baina, arreta erakarri zidan datuak zen jostailu erotikoak kontsumitzen hasi egin direla, larrua jo beharrean.
Erreportajean agertzen ziren pertsona gehienak gazteak ziren, 25 eta 40 urteren artean, eta nahiz eta nahiko gizarte aurrerakoi batean bizi, konplexuaz josita zeuden. Gezurra ematen du, baina japoniarrei ahaztu zaie harreman pertsonalak mantentzen. Eta arazo hau gainditzeko, konponbideak asmatu dituzte.
Berriro esan behar dut ekintzak horiek guztiak larrua jo saihesteko asmotan egiten dituztela. Harrigarria da. Batzuei gustatzen zaie katuak laztantzea. Beste batzuek nahiago dute karaoke batera joan, bakar bakarrik abestera. Bestalde, gazte batzuei bere itxura fisikoa da kezkatzen zaien bakarra, baina ez harremanak lortzeko, ongi sentitzeko, baizik.
Telesaioa bukatu baino lehen, egileak galdera bat bota zigun ikusleoi. Nire ustez berak ere ez zekien erantzuna, baina bota zuen guk pentsatzeko. Japonian gertatzen dena hona ailegatuko da? Maiteari utziko diogu?
Hasieran pentsatu nuen ezinezkoa izango zela, baina gaur bertan, komentatu dut ikaskide batekin, - ikusi zuenarekin-, eta oso zaila iruditu arren, bere ustez ez da hain ezinezkoa. Eta oso adibide argi eman dit. Esan dit egun osoa lanean pasatzen dugula eta arrazoi du, eta gainera, etxera heldutakoan gero eta nekatuago gaudenez telebistaren kaltean harremanak baztertzen ditugula.
Pozik gaude mantentzen ditugun harremanekin? Nahikoak dira? Eta inportanteena dena, onak dira?
Pentsatu gabe erantzun badezakegu, ez dugu arazorik gure harremanetan. Baina, erantzuna pentsatu behar badugu, agian, zerbait konpondu behar dugun…
 

2012-02-23

Organoak

Organoak

Gaur egun oso normala da telebistan kanal asko ikustea, baina duela gutxi ez zen hain arrunta. 80ko hamarkadan espainiar estatura, “Parabólica” deitzen zena, ailegatu zen. Urte horietan edozein etxetan bi kanal ikusten genituen. Programa berriak heldu ondoren kanal pribatuak agertu ziren. Hori dela eta, gero eta ordu gehiagoan telebista ikusten hasi ginen . Hego Amerikako kanalak eta telesaioak oso ospetsu bihurtu ziren, “El chavo del ocho”, “Sábado gigante”, edo “Siempre en domingo” Galavision telebista mexikarrean ikusi ahal izaten genuen. Guretzat dena berria zenez, bai pertsonak, bai irudiak, bai abestiak, kanal horrek arrakasta itzela lortu zuen. Horrekin batera, publizitatea ere berria zen eta arlo horretan gauza batek arreta erakartzen zidan. Askotan, iragarki askok aholku ematen zien, bai haurrei, baina, batez ere, gurasoei haurrak bakarrik ez uzteko edo ezezagunekin ez hitz egiteko. Urte horretan haurtzaroan nengoen eta nahiko arraroak iruditzen zitzaizkidan aholku horiek. Harrigarriena zen gurasorekikoa.
Denboraren poderioz konturatu nintzen zergatik jartzen zituzten kanal horiek horietako iragarkiak; Puri-purian zegoelako haurrak bahitzea organoak saltzeko, haiei atera eta gero. Ikertuko bagenu, frogatuko genuke negozio hutsa zela, izan dela eta oraindik dela mundu osoan, batik bat, herrialdeetan non dirua den gobernatzen duena. Hau da, kasu gehienetan. Basakeria hau gure aurrean gertatzen ari dela esango baligute, ez genuke sinetsiko.
Espainiar estatuan, urtero haur asko desagertzen dira eta ez da jakiten ezer haietaz. Batzuetan gorpuak agertzen dira, baina, beste batzuetan desagertuta jarraitzen dute eta, telebistan agertzen ez direnez, badirudi ez direla existitzen, haien familiarentzat izan ezik.     
Haur kanariarren kasua esate baterako. Jeremy duela lau urte bere etxetik desagertu zen eta, geroztik,inork ez daki ezer haren patuari buruz. Desagertzeko egunean poliziak aita atxilotu zuen baina, egun batzuk geroago kasernatik atera zen ez zutelako probarik aurkitu akusatzeko. Gurasoak banantzen ari ziren eta gizonak esan zion emakumeari zerbait txarra egingo ziola, antza. Gorpua ez da agertu, ezta haurra ere, beraz, non da Jeremy? Umetxo bat lau urtetan asko aldatzen da eta nahiko zaila da aurkitzea.
Beharbada, organokin trafikatzen duten mafiak guk pentsatzen duguna baino hurbilago daude.


2012-02-22

Historia errepikatu egiten da


Historia errepikatu egiten da


Betidanik gustatu zait historia ezagutzea, irakurtzea, pasadizoak aurkitzea. Orain, ezin dut gogoratu noiz hasi nintzen irakurtzen Espainiako guda zibilari buruz. Suposatzen dut institutuan izango zela. Horretaz aparte, aitaren etxean beti entzuten nituen datuak zeren aitonak gudan parte hartu zuen. Baina, txikitan ez nekien zehatz-mehatz zer esanahi zeukaten entzuten nituen pasadizoek.
Guda bat bizi izan dutenek esaten ohi dute oso krudela dela, are gehiago gogorregia dela. Segur asko inoiz ez dituzte egoera horretako ekintzak ahaztuko.
Duela bi urte, Barricada taldeak bere azken diskoa argitaratu zuenean, Larragako neskatxo baten historia ezagutu nuen. Hasieran pentsatu nuen beste egoera desatsegin bat izango zela, baina laster konturatu nintzen ez zela gainerakoak bezalakoa izango. Diskoan agertzen diren abesti guztiek guda zibilaz hitz egiten dute. Horietako batek “Maravillas” du izena. Pasa den astean, testu bat irakurri ondoren, berriro hasi nintzen neska horretaz pentsatzen. Maravillasek 14 urte zituen hil zutenean eta imajinatzen duzuenez, hil baino lehen asko sufritu zuen. Tamalez, guda bukatu zenetik 70 urte igaro dira eta orain ezagutu dugu. Baina, bestalde, zorionez, ezagutu egin dugu. Zenbat pasadizok jarraitzen dute estalita? Zergatik ez ditugu ezagutzen?
Penagarria da, baina esan daiteke, gudako zauriak, oraindik, irekita daudela. Hasieratik, Historiak esan zuen Francoren gudariek guda irabazi zutela, hau da, irabazleak zirela. Eta gainerakoak, galtzaileak. Edo beste modu batean esanda: gorriak, kabroiak, gaiztoak, gorrotatuak, ahaztuak…
Batzuk hilerrian lurperatu zituzten, eta besteak bide-ertzetan euliek, zizareek eta txakurrek jaten zituzten. Zergatik gertatu zen hori auzokideen artean?
Nondik agertu zen hainbesteko gorrotoa? Zergatik jarraitzen du gizartean XXI. mendean gorrotoaren haziak?
Ezin izango dute ahaztu eta, askotan, ezin izango dute barkatu, baina egun baten egia osoa ezagutuko balitz, eta, batez ere, esango balitz, baliteke zauriak ixtea eta, behintzat, lasaitasunez biziko lirateke.
Egia da, aldaketak luzeak eta motelak badira ere, aldatzen saiatu behar dugula, inoiz ez errepikatzeko. Baina, egia da halaber, historia errepikatzen dela, eta lasterrago edo beranduago, zerbait gertatuko dela edo asmatuko dutela guda bat sortzeko. Ez dakigu aitzakia zein izango den. Agian ura, edo olioa, erlijioa edo dirua baina, zer edo zer egingo dute historia idazten jarraitzeko.

Dikeak


  1. Testua
Itsasoaren kontrako arma bat ikusiko dugu. Ez da arma hilgarria, zeren itsasoa ezin da hil. Arma honen bitartez itsasoari mugak jar diezazkiokegu. Hauek errotak dira.
“Arma” horietako adibide bat  ikusteko aukera daukagu Holandan  (hondoratuta dagoen lurrean). Herbehereetan, hain zuzen.
Holandan, 1953an gertatuko uholde larrien ondorioz, erabaki zuten hesi itzel bat eraikitzea.
Rotterdamen inguruan Oosterschelde 9 kilometroko luzera eta 50 metroko altuerako dikea sortu zuten.. 66 leihoek eusten diote. Lan guztiak bukatu zituzten 10 urtean.

Handik gertu ikus dezakegu Delft hiria, oso ospetsua dena kanalez beteta dagoelako. Eliza zaharreko dorrea okertuta dago (Pisakoa bezala), lurzorua egonkorra ez delako. Dorrean kanpaia oso handia eta astuna dagoenez ez dute ia inoiz erabiltzen, arriskutsua baita. Dorre berriak, ordea, 48 kanpaitxo ditu.
Holandako iparraldera joaten bagara, Afsluitdijk dikea aurkituko dugu. 1933an inauguratu zen eta hari esker, ipar itsasoa eta hegoaldekoa, ur gazia eta ur gozoa, banantzen dira. Dikearen gainetik autopista bat igarotzen da. 

______________________________________________________________________

  1. testua
Itsasoaren kontrako arma bat ikusiko dugu. Ez da arma hilgarria, zeren itsasoa ezin da hil. Arma honen bitartez itsasoari mugak jar diezazkiokegu. Hauek dikeak dira.
“Arma” horietako adibide bat  ikusteko aukera daukagu Holandan  (hondoratuta dagoen lurrean). Herbehereetan, hain zuzen.
Holandan, 1853an gertatuko uholde larrien ondorioz, erabaki zuten hesi itzel bat eraikitzea.
Rotterdamen inguruan Oosterschelde 19 kilometroko luzera eta 40 metroko altuerako dikea sortu zuten.. 66 zutabek eusten diote. Lan guztiak bukatu zituzten 10 urtean.

Handik gertu ikus dezakegu Delft hiria, oso ospetsua dena kanalez beteta dagoelako. Eliza zaharreko dorrea okertuta dago (Pisakoa bezala), lurzorua egonkorra ez delako. Dorrean kanpaia oso handia eta astuna dagoenez ez dute ia inoiz erabiltzen, arriskutsua baita. Dorre berriak, ordea, 48 kanpaitxo ditu.
Holandako iparraldera joaten bagara, Afsluitdijk dikea aurkituko dugu. 1933an inauguratu zen eta hari esker, ipar itsasoa eta hegoaldekoa, ur gazia eta ur geza, banantzen dira. Dikearen gainetik autopista bat igarotzen da. 

______________________________________________________________________

3.testua

Itsasoaren kontrako arma bat ikusiko dugu. Ez da arma hilgarria, zeren itsasoa ezin da hil. Arma honen bitartez itsasoari mugak jar diezazkiokegu. Hauek dikeak dira.
“Arma” horietako adibide bat  ikusteko aukera daukagu Holandan  (hondoratuta dagoen lurrean). Herbehereetan, hain zuzen.
Holandan, 1953an gertatuko uholde larrien ondorioz, erabaki zuten hesi itzel bat eraikitzea.
Rotterdamen inguruan Oosterschelde 9 kilometroko luzera eta 50 metroko altuerako dikea sortu zuten.. 66 zutabek eusten diote. Lan guztiak bukatu zituzten 10 urtean.

Handik gertu ikus dezakegu Delft hiria, oso ospetsua dena kanalez beteta dagoelako. Eliza zaharreko dorrea okertuta dago (Pisakoa bezala), lurzorua egonkorra ez delako. Dorrean kanpaia oso handia eta astuna dagoenez ez dute ia inoiz erabiltzen, arriskutsua baita. Dorre berriak, ordea, 48 kanpaitxo ditu.
Holandako iparraldera joaten bagara, Afsluitdijk dikea aurkituko dugu. 1933an inauguratu zen eta hari esker, ipar itsasoa eta hegoaldekoa, ur gazia eta ur geza, banantzen dira. Dikearen gainetik autopista bat igarotzen da. 

______________________________________________________________________
Entzumena


2012-02-15

Publizitatea


Publizitatearen eragina


Beti erabili da komunikatzeko. Erromatarren arotik gaur arte gobernu guztiek publizitatearen bidez, behar edo nahi dutena, saldu dute. Baina, bizi gaitezke iragarkirik gabe?Zergatik dira hain garrantzitsuak? Zer dago horien atzean?
Gizartea aztertzen badugu argi dago publizitatea gure inguruan bizi dela eta edozein lekutan mezu publizitario bat aurki dezakegula.
Zertarako egiten dira iragarkiak? Egiaz baliogarriak dira? Hainbeste alditan erabiltzen badira, horrek esan nahi du baliogarriak direla eta haiei esker lortzen dela iragarleak trasmititu nahi duena igortzea. Batzuetan, leloak oso onak direnean iragarkiak oso ospetsu bihurtzen dira eta ahotik ahora joaten dira. Atzera begiratzen badugu gure burura etotzen dira garai batean oso garrantzitsuak zirenak. Adibidez, "Yo contigo hasta el fin del mundo". Lelo horrekin milaka auto saltzen ziren 80ko hamarkadan. 
Edo, honela zioen esaldi hura: "En las distancias cortas es donde un hombre se la juega" eta, nork ez du gogoratzen beti gure etxeetara sartzen zena eguberrien aurretik, "Vuelve a casa por Navidad".
Beraz, adibide horiekin batera, ikusi dugu publizitatea oso garrantzitsua dela eta baita oso eraginkorra ere. 
Bestalde, kontuan hartu behar dugu gehienetan publizitatea zuzenean ikusten dugula, bai telebistan, bai irratian, bai Interneten. Baina, ongi dakigunez, badaude iragarki gisa batzuk ikusezinak direnak. Eta, ez ikusi arren, helburua bete-betean lortzen dute, hau da, bezeroari ailegatzen zaizkio. Publizitate Subliminalari buruz ari gara. Lehenetariko bat eta, aldi berean, argienetariko bat, (ez esateko argiena), izan zen 1986ko futbol mundialean gertatu zena. Aldi hartan, mundiala Mexikon jokatzen ari zen, ekainean zehatz mehatz, eta hil haren 22an hauteskunde orokorrak egin ziren presidentea aukeratzeko.
Lau egun lehenago, ekainaren 18an, Espainia eta Danimarka selekzionen artean jokatu zen partidan, Espainiako Telebistako teknikoek iragarki subliminala jarri omen zuten, Butragueñok, aurrelari espainiarra, gola sartu eta gero. Badirudi oso lelo argia izan zela. Telebista publikoak botoa eskatu zuen alderdi sozialistaren alde.
Une hartan, telebista ikusten ari zirenak ez ziren konturatu, baina denboraren poderioz, teknologiek frogatu zuten egia izan zela eta iragarkia agertu egin zela.
Ez dakit kasualite hutsa izan zen ala ez, baina hauteskundeen emaitzak erabat mesedegarriak ziren Gonzalez presidentearentzat, zeren gehiengo osoa lortu zuen.
Bukatzeko, azken finean, publizitatearen eraginez, nahi duten bezala “engainatzen gaituzte”.

2012-02-09




Pentsatzeko

Adituek esaten dute, ekonomiari dagokionez, 2012a oso gogorra izango dela. Egunero entzuten ditugu krisiaren ondorioak, bai telebistan, bai irratian, eta gehienetan gustuko genuke beste leku batera begiratzea, edo tontoarena egitea.
Badakigu egoera oso txarra dela eta ohituta gaude, antza. Gure eskubideengatik borrokatu beharrean aste osoan egunik huts egin gabe futbola ikusten dugu, ez pentsatzeko, ez sufritzeko. Norena da errua? Nork edo nortzuk sortu dute krisi hau? Gobernuak eta enpresarioak gero eta murrizketa gehiago egiten ari dira biztanleen kontra eta hori dela medio herritarrak beldurtuta daude eta ezin da protestatu edo, hobeto esanda, ez da ausartzen.
Pentsa dezagun datu baten gainean: Esaten digute espainiar estatuan 5 milioi langabesia daudela eta, are gehiago, askok ezin duela familia mantendu.
Hau egia izango balitz eta egoera hain larria izango balitz, zer egin beharko luke jendeak? Zer pentsatzen duzue egingo lukeela? Esango dizuet nik zer egingo nukeen. Lehenik ez nintzateke etxean egongo. Saiatuko nintzateke taldeka antolatzen edo biltzen indar gehiago egiteko.
Baina urrunago joango nintzateke. Nondik dator arazoa? Beharbada, denon artean lagundu genuen egoera hau sortzen, baina argi dago ez garela errudunak.
Orduan, hasierakoarekin batera, zer janik edukiko ez banu, lapurtuko nuke supermerkatuetan edo erreko nituzte bankuak (nahiz eta gogorra iruditu) zeren haiek ez dira egoera jasaten ari eta gainera lapurrik handienak dira.
Segur aski kartzelara joango nintzateke eta ezer ez nuke irabaziko, desengainua baino ez, baina, behintzat, saiatuko nintzateke, eta gure aurrekoek lortu dutena mantentzearren borrokatuko nuen.
Baina ez da hori kaleetan gertatzen ari dena, ezta? Zergatik? Errepikatuko dut: esaten digute egoera oso larria dela eta 5 milioi pertsona langabezian daudela. Beste larrialdi batzuei begiratzen badiegu, Greziari edo Frantziari, esate baterako, ikusten dugu kaleak hankaz gora eta jendez josita daudela.
Espainian ongi daude Belen Estebanek irakurtzen ikasi duelako eta, agian, aurten Real Madrilek “galdu zuen lekua” berreskuratuko duelako.
Ontzi baten barruan gauden igelak gara eta laster ura beroegi egongo da. Une horretan beranduegi izango da, atzera ezin izango baikara itzuli. Badakigu eta geure buruari begiratzen ari gara.
Historiak itzuli asko ematen du, eta denborak esango digu etorkizuna zein izango den, baina,  eta okertuko ahal naiz, ez da herrialde honetan egongo.

2012-02-07

Elkartasuna

Elkartasuna da nork nahi duena


Gaur egun, zerbait egin daiteke ordaindu gabe? Gauza gutxi, baina pentsatzen badugu, segur asko batzuk aurkituko ditugu. Arnasa hartzea doan da. Begietara begiratzea ere bai. Amodioa sentitzea ere doanik da, nahiz eta batzuetan garestiegi atera.
Baina badago beste gauza bat erabat doainik dena eta gainera edozein pertsonak, munduko edozein lekutan, praktikatu ahal duena: Elkartasuna. Bai, zerbait ematea hutsaren truke, ezer itxaron gabe. Hau da, eman baina ezer jaso nahi gabe.
Ohituta bagaude ere, urtero eguberrietan elkartasuna puri-purian egoten baita, urtearen gainerako zatian guztiei laguntzeko aukera asko ditugu, diruarekin nahiz janariarekin nahiz laguntzarekin.
Duela bi urte arte Nafarroa zen, Europan odol gehien ematen zuen komunitatea. Eta emaitza horiek borondatetik etortzen ziren. Batzuetan osasunagatik, beste batzuetan konpromisoagatik, baina, ematen den odolak, kasu guztietan,  bizia luzatzeko balio du. Arlo honetan, odola emateko edo eman nahi baduzu, baldintza berezi batzuk bete behar dituzu: osasuntsu egon behar duzu eta adinduna izan behar duzu. Oso erraza da. Lehen aldian analisiak egiten dizkizute dena ongi dagoela frogatzeko, baina handik aurrera lau hilabetetik lau hilabetera odola eman dezakezu. Normalean 450 mililitroak ematen dituzu, edo ateratzen dizkizute, (nahiago duzun bezala) eta egun horretan gomendatzen dute kirolik ez egitea.
Odolari esker, egunero mundu osoko ospitaleetan ebakuntza asko egiten dira. Horregatik, kontuan hartu behar dugu eta ikusi behar dugu, azken finean, onurak guretzat direla.
Nafarroako odol zentroan izena eman nuenean, transplantea eginda zeukan lagun batekin joan nintzen, berak animatu baininduen. Baten borondateari esker nire lagunari ebakuntza egin zioten beste bihotz bat jartzeko. Ebakuntza egin ez baliote, hilko zen. Nola ordaindu dezake keinu hori? Ezin du ordaindu elkartasuna erosten ez delako. Bihotza eman zion mutila, tamalez, istripu baten ondorioz hil zen, baina bere familiak, bizitzako unerik gogorrenetariko batean, erabaki zuen organoak ematea. Erabaki horrek nire lagunaren bizia salbatu zuen, eta egunero gauza bera errepikatzen da mundo osoan. Ziur nago oraintxe bertan ospital batean transplante bat egiten ari dela.
Organoak emateko azken hitza familiak eduki arren oso garrantzitsua da haiekin hitz egitea eta zure asmoa edo nahia azaltzea. Haiek baldin badakite eta maite bazaituzte, zure desioa onartuko dute.
Geroztik, odola, plasma eta organo-emailea naiz.
Hiltzen naizenean, niretzat baliogabeak izango dira eta argi esanda, gorpua zizarenentzat uztea nahikoa da.

2012-02-02

Elurpean: Lazkaon mara-mara ari du. Baita Dobnostian ere.








Ondarreta hondartza











Lazkao

















KOMUNIKAZIOA


Edozein animaliak, jaio berria denean, keinu bat edo soinu bat egin dezake eta modu horretan espresa daiteke. Hau da Komunikazioa deitzen duguna.
Edozein gizaki gai da komunikatzeko, naiz irrintzaren bidez, naiz hitzen bidez, esate baterako. Nahiz eta gor-mutu izan, modu batean edo bestean lortuko luke bere iritzia edo sentimenduak adieraztea. Hori ez litzateke arazorik izango komunikazioaren kontzeptua oso zabala baita. Zer da komunikazioa? Azal dezakegun eta uler daitekeen edozein gauza da. Hau da: irudiak, abestiak, keinuak, begiradak, ferekak, kartelak, zaporeak, batik bat.
Hain zabala da non ezinezkoa izan daitekeen, eta, hala bada inkomunikazioa sartzen da. Zer izango da inkomunikazioa? zertarako balioko du? Ba, hitzak berez esaten duen bezala, komunikazioa saihesteko balio du. Oso arraroa badirudi ere, gure artean bizi da, pentsatzen ez dugun lekuetan. Hiru adibide, oso argi direnak jarriko ditut:: hedabideek interesatzen zaiena esaten dute, orduan, eredu horrekin ez dute informazioa osorik ematen, beraz ez dira informatzen ari.
Beste aldetik, emakumeek hitz egin ezin duten kulturetan, erabat itxiak dira (adjektibo leuna erabiltzeko) eta argi dago ez dela adierazpen askatasuna existitzen.
Adibideekin bukatzeko, presoak ere horrekin zigortzen dituzte, eta leku horretan egiten bada, segur asko izango da torturarik okerrenetariko bat delako.
Ikusiak ikusi, bizi gaitezke komunikazioan, komunikaziorik at, komunikazioari esker, komunikaziopean, komunikazioaren barruan, are gehiago komunikazioren menpean.
Baliteke iritzi hau norbaiti ez gustatzea, baina ez litzateke arazorik izango. Pertsona horrek bazter utzi besterik ez luke. Horrela, nik azalduko nuen eta berak errespetatuko ninduke.
Komunikatzeko existitzen den ostopo handi bat, hizkuntza da. Ondo dakigunez, bi pertsonen artean hizkuntza berea hitz egiten ez badute, haien harremana zailagoa izango da, batez ere, hizkuntza dakiten pertsonekin konparatuz.
Edozein modutan, haurtzarotik zahartzarora oso garrantzitsua da hitz egitea, eta gainera garbi egitea. Egun gero eta aukera gehiago erabil ditzakegu komunikazioa egiteko, mugikorren, Interneten, edo, oro har, teknologia berrien bidez. Honekin esan nahi dut ezin dugula aukerarik alferrik galdu eta ahalegin bat egin behar dugula komunikazioa zabaltzeko.
Hau da nire nahia, baina, tamalez, zenbat eta aukera gehiago ukan komunikatzeko, orduan eta gutxiago hitz egiten dugu aurrez aurre.