2012-04-26

Lau eta erdietan


75 urte geroago

Gaur Gernikan egun tristea izan da. Arratsaldeko lau eta erdietan sirenek eta elizako kanpaiek hiriko isiltasuna apurtu dituztenean, herria negar egiten hasi egin da, euria izango balitz bezala, udaberriko arratsalde batean hilketa itzel hartatik baino 75 urte geroago.
Oroipenek sortzen dituzten hotzikaren artean mila galdera itzuli dira, gaur egun oraindik erantzunik gabe dauden galderak, inoiz haurrei azaldu ezin dizkiegun galderak: aita zergatik herrian, zergatik izan ziren hain krudelak?
Apirilaren 26a hura, hegazkin alemaniarrak Bizkaiaren gainean agertu zirenean besterik ez zegoen astirik estaltzeko eta otoitz egiteko dena lehen bai lehen pasatzeko. Ia bi ordu eta erdi geroago biztanleek zer aurkitu zuten ez zen ezagutzen zutena. Herria garretan zegoen eta lau etxetatik hiru erabat apurtuta zeuden. Leherketaren soinuak sutekoak eta negarrekoak ekarri zituzten. Aldi berean, hilketaren arduradunak Gasteizko putetxeetan kontzientziak itotzen saiatzen ziren.
Hurrengo egunean, aroko egunkariek esaten zuten “gorriek” edo “errepublikaren alde zeudenek” hiria erre egin zutela. Hegazkina edo bonba hitzak ez ziren agertzen orrietan.
Prentsari esker Francoren troparen izena garbi geratu zen eta Gernikatik etxeen artean kea ateratzen zen bitartean, mundu osoan zehar gezur hutsa zabaltzen hasi zen.
Hasieran hilhotzen kopurua nahiko altua izan arren, gaur egungo historialarien arabera kopuru hura ez zen izan hain altua. 1937ko zenbakiek esaten zuten 1600 lagun hil zituztela.Egun,ordea, zenbakia 250 gorpua baino ez da.
Hala ere, Gernikakoa ez da gudako bonbardaketaren bakarra Euskal Herrian. Bizkaian ere, Durangok eta Elorriok jasan behar izan zuten bonbaren izua. Durangon bertan,1937ko martxoaren 31n, 150 lagun hil ziren bonbardaketaren ondorioz.
Segur aski Picassoren margolari esker Gernikako izena mundu osoan ospetsua da zeren beraren bidez margolariak azaldu zuen nola izan zen Espainiako guda zibila, zer gertatu zen, eta nola hil zituzten pertsona inoxenteak.
Egia esanda, gaur arratsaldeko irratian entzun dut Gernikan egin duten omenaldia. Eta, isilpenetik sirenak entzun direrean begiek malkoaz bete dituzte.
75 urte geroago, oraindik ere badago jendea ez dute egun hartako hilketa onartu.

2012-04-25

Gure altxorra

Gure altxorra




Inork ez daki zein den bere jatorria, baina egun oraindik bizirik jarraitzen du. Beharbada jatorria idatzita dago eta ezin izan dugu aurkitu. Argi dago jakin nahi nukeela nondik atera zen, nork sortu zuen edo non hitz egiten zen, baina oraingoz ez da gauza erraza zeren duela urte askotik ikertzaile asko saiatzen ari dira teoria bat egiten eta ezin izan dute frogatu. Hala ere, itxaroten jarraituko dugu.
Baina badago gauza bat arreta erakarri didana: Zergatik kostatzen zaigu hainbesteko ahalegina euskara bizirik mantentzea? Zer egiten ari gara gaizki? Euskararekin, kulturaz gain Europako hizkuntzarik zaharrena daukagu eta ez dakigu baloratzen. Edozein herrialdetan, are gehiago, edozein probintziatan non bi hizkuntza ofizial existitzen diren haien presidenteek bi hizkuntzetan hitz egin dezakete edo txikitatik dakitelako, edo ikasi nahi izan dutelako. Baina harrigarria bada ere, eta bestalde zoritxarrez, euskara mantentzen eta hitz egiten den lekuan, alegia, Euskal Herrian, presidente batzuei bost axola euskarari zer gertatzen zaion. Gero eta murrizketa handiagoak jartzen dizkiote eta bestalde, kulturarekin harro daude. Penagarria!
Lehen esan dudan bezala, hizkuntza kulturaren sinonimoa da eta hari esker herriek pentsatzen ikasten dute, eta, azken finean, pentsatzen dakiten herriek etorkizuna eraiki dezakete. Kultura eta indarkeria inoiz ez dira bide berean elkarrekin ibiliko, zeren gudako lehenengo biktimak beti bereak dira: liburuak, hitzak, iritziak, liburutegiak, pentsamenduak. Horrekin ez dut esan nahi egungo egoeran euskara hiltzear dagoenik, baina 40ko eta 50eko hamarkadei begiratzen badiegu jarri dudan adibidea garbi ikus dezakegu. Egoera horretan Franco diktadorea gaztelania izan ezik gainerako hizkuntzak debekatzen saiatu zen eta kasu batzuetan lortu zuen.
Diktadura bukatu ondoren hizkuntza horiek eta euskara ere bai, noski, pixkanaka-pixkanaka kendu zieten lekua berreskuratzen hasi ziren. Nahiz eta jende askok joan behar izan zuen, bizi ziren herrialdeetan beren sustraiak utzi egin zituzten, eta handik datozen belaunaldiak ikertzen ari dira haien aitona-amoneen bizitzak.
Espero dut guk euskara inoiz ez galtzea baina hori egiteko mamia, lurra eta historia maite behar dugu. Aurrerabidea gure iparrorratza baldin bada, era horretan eta gure erruagatik, nortasuna galduko dugu.

2012-04-23

Gutuna


Familia agurgarriak:

Ikastolako zuzendaritzatik idazki honen bidez zentroko familia guztiei  ohar bat bidali nahi dizuegu. Dakizuenez datorren ostiralean herriko jaiak hasiko dira eta nahi genuke denok ongi pasatzea, baita gure seme-alabek ere, noski. Eta horregatik ez dugu nahi errepikatzerik, duela bi urte eta batez ere, joan den urtean larunbat gauean herriko plazan gertatu zena, alkohola dela medio.
Denok izan gara gazteak eta guztioi gustatu zaigu “debekatuta” zegoena zerbait hartzea, hau da, alkohola zuena zerbait edatea. Baina gaur egun ezin dugu horrelako joera onartu eta hemen gizarteak eman digun papera bete behar dugu, bai irakasleek eta bai gurasoek. Haiek paregabekoak dira eta batzuetan zaila izan arren, zaintzen saiatu behar dugu eta onena edo behintzat egokiena eman eta irakatsi behar diegu.
Ez dugu alarmistak izan nahi, bakoitzak geure seme-alabak nolakoak diren badakigu eta, baina badakigu era berean nerabezaroan egiten dena, askotan, egiten dela ondorioak neurtu gabe.
Gaiari buruz gehiexeago hitz egiteko hitzaldi bat antolatu dugu eta horretara joatera gonbidatuta dago nahi duen guztia. Han saiatuko gara izango dituzuen galdera edo zalantza guztiak erantzuten.
Ikastolako areto nagusian izango da, datorren ostegunean, hilak 20. Han izango zaretelakoan.

Besterik gabe, jai zoriontsuak opa dizkizuegu.



Zuzendaria: Miren Insausti

2012-04-19

Ongi etorri zirkora

 Zirkoa



Espainia Europatik joango ahal da! Batez ere, gero eta okerragoa egiten ari delako eta hori ordaindu egin behar duelako. Frantziako presidenteak, hauteskundeetan dagoen horrek, pasa den astean esan zuen berak ez zuela Frantzia ikusi nahi Espainiaren egoeran eta botoak irabazte hutsagatik esan arren nire ustez ez dago oker.
Estatu espainiarrean herritarren %25 langabezian dago eta hori gertatzen ari den bitartean, estatuko nagusirik handiena, hau da, Erregea, Afrikara ehizatzera joan zen. Eta ez zuen txoririk ehiztatu, elefanteak baizik. Hori espainiar guztieneko diruarekin egin zuen eta bere "etxera" itzuli denean tontoarena egin du eta barkamenak eskatu besterik ez du egin gaia desbideratzeko. Monarkiazaleak txaloka, besteek irentsi egin behar dute.
Bakoitzak merezi duena du eta kasu honetan espainiarrek ordainduko dituzte haien nagusien egiten ari diren lolakeriak. Baina hau ez da berria. Beti gauza bera gertatu da eta gertatzen jarraituko du. Zergatik ez ditu presidente berriak paradisu fiskalak ikertu nahi? Zer eta nor dago haien atzean?
Rajoyk, egiten hasi denari eta egingo duenari, "Demokrazia eta doikuntzak" deituko dio, baina, hitz horien atzean "gehiengo osoa" baldin badago, demokrazia diktadura hutsa bihurtu da. Baliteke hitz hori nahizo gogorra izatea baina Espainiako egoerari ongi begiratzen badiogu aurkitzen duguna da kongresu bat non oposizioa ez den existitzen, komunikabideen gehienak gobernuaren alde daudela eta, gainera, herriak kaleetan zenbat eta gehiago hitz egin, polizia orduan eta gogorragoa dela. Duela gutxi gobernuak lege bat proposatu zuen adierazpen askatasuna zigortzeko eta horrekin bere boterea bermatzeko. Kexatzen badira egurra emango diete eta beti egingo izango dute kartzelaren itzala eskuetan.
"Maiestate, nahi duzu beste kopatxo bat? edo nahiago duzu tximinoa hiltzea?"
Ez dute kontuan hartzen, baina laster zirkoaren karpa eroriko da eta bere azpitik atera gabe geratuko dira. Espainiar gizajoak... eta gainerakook ere bai.

2012-04-17

Geldiezinak dira

Geldiezinak dira

"Maitia, zer egingo dugu datorren asteburuan?" Etxe askotan galdera hau entzun daiteke galdera hori edozein ostegunetan. Baina erantzuna erabat desberdina izan daiteke norberaren bizimoduaren arabera. Ziur asko eguraldia izango litzateke begiratuko genukeen lehenengo gauza. Baina eguraldiaz aparte argi dago, duela hamar urtetik hona, gure bizimodua aldatzen saiatu direla. Gure ohiturak berenganatu dituzte eta guk, oro har, pentsatu gabe onartu ditugu.
Oso adibide garbia dena merkataritza gune handiak dira. 90eko hamarkadan gure hirietara heltzen hasi ziren eta hogei urte geroago ezinbestekoak dira, ezin dugu haiek gabe bizi, antza. Alde batetik erosoak dira eta kontzeptu hori, hau da, erosotasuna, asko gustatzen zaigu eta beti bere atzetik gabiltza. Bestetik eskaintzen diguten ordutegia hain zabala eta malgua denez gizartearen ustez positiboa da bere bizimoduko erritmoan sartzea. Ordutegiarekin batera gune hauetan dohainikakoak diren aparkalekuak aurki ditzakegu doainikakoak direnak, baina arlo honetan gizartean nahiko hipokrita dela iruditzen zait zeren alde batetik ingurunea babestu nahi du eta beste alde batetik nahiago du kanpoko guneetara autoz joan erdi gunera oinez joan baino. Eztabaida hori saihesteko, askotan esaten da kanpoko guneek eskaintzen duten kalitateak ez duela konpetentziarik eta horregatik onena nahi badugu hara joan behar dugula. Horrekin ez nator bat, nire ustez kalitatea materialetan ez ezik, beste arlo batzuetan ere neurtzen da eta. Non uzten dugu saltzaileen profesionaltasuna? Nolakoak dira haien lan-baldintzak? Nondik ekarri dute saltzen dena?Nola eta nortzuek egina dago? Hori ere kalitatea da.
Norberak badaki zer eta nola nahi duen, baina nik, behintzat, ez dut panpina izan nahi eta artaldearen barrutik atera nahi dut. Baina gero eta zailagoa da nire eskuan ez dagoelako eta enpresarioek nahi badute, haien "jokoan" jolastera behartu gaituztelako.
Merkataritza gune handiak ez dira desagertuko gure gizarteak onartu dituelako baina tristea iruditzen zait beste gizarteetatik edo kulturetatik datorrena onartzen dugula bere ondorioekin edo aldaketekin pentsatu gabe. Ekintza honek frogatzen du gure nortasuna gero eta hauskorragoa dela.