2012-02-27

Japoniarrak


Japoniarrak

Pasa den astean iragarkia telebistan ikusi nuen eta, atzo, erreportajea ikusi ahal nuen. Gaur egungo telebistek kultura gutxi eskaintzen dute, baina, ematen duteneko bat Espainiako telebistako bigarren kanala da. Egunero dokumental asko ematen dituzte eta horretaz gain egiten dituzten albistegiak oso interesgarriak dira, alde batetik nahiko informalak direlako, eta bestetik, berri bitxiak kontatzen dituztelako.
Horrekin batera, igandero “Documentos TV” telesaioa jarraitzen dute emititzen eta hau da, ikusi nuen erreportajea. Normalean puri-purian dauden gaiak ikus dezakegu, baina atzokoa bereziki interesgarria zen, zeren inoiz ez nuen gai horri buruz entzun.
Badirudi japoniarrak larrua jotzeari uzten hasi direla, haien bikoteekin. Honaino ez zait hain arraroa iruditzen. Baina, arreta erakarri zidan datuak zen jostailu erotikoak kontsumitzen hasi egin direla, larrua jo beharrean.
Erreportajean agertzen ziren pertsona gehienak gazteak ziren, 25 eta 40 urteren artean, eta nahiz eta nahiko gizarte aurrerakoi batean bizi, konplexuaz josita zeuden. Gezurra ematen du, baina japoniarrei ahaztu zaie harreman pertsonalak mantentzen. Eta arazo hau gainditzeko, konponbideak asmatu dituzte.
Berriro esan behar dut ekintzak horiek guztiak larrua jo saihesteko asmotan egiten dituztela. Harrigarria da. Batzuei gustatzen zaie katuak laztantzea. Beste batzuek nahiago dute karaoke batera joan, bakar bakarrik abestera. Bestalde, gazte batzuei bere itxura fisikoa da kezkatzen zaien bakarra, baina ez harremanak lortzeko, ongi sentitzeko, baizik.
Telesaioa bukatu baino lehen, egileak galdera bat bota zigun ikusleoi. Nire ustez berak ere ez zekien erantzuna, baina bota zuen guk pentsatzeko. Japonian gertatzen dena hona ailegatuko da? Maiteari utziko diogu?
Hasieran pentsatu nuen ezinezkoa izango zela, baina gaur bertan, komentatu dut ikaskide batekin, - ikusi zuenarekin-, eta oso zaila iruditu arren, bere ustez ez da hain ezinezkoa. Eta oso adibide argi eman dit. Esan dit egun osoa lanean pasatzen dugula eta arrazoi du, eta gainera, etxera heldutakoan gero eta nekatuago gaudenez telebistaren kaltean harremanak baztertzen ditugula.
Pozik gaude mantentzen ditugun harremanekin? Nahikoak dira? Eta inportanteena dena, onak dira?
Pentsatu gabe erantzun badezakegu, ez dugu arazorik gure harremanetan. Baina, erantzuna pentsatu behar badugu, agian, zerbait konpondu behar dugun…
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario