2012-04-17

Geldiezinak dira

Geldiezinak dira

"Maitia, zer egingo dugu datorren asteburuan?" Etxe askotan galdera hau entzun daiteke galdera hori edozein ostegunetan. Baina erantzuna erabat desberdina izan daiteke norberaren bizimoduaren arabera. Ziur asko eguraldia izango litzateke begiratuko genukeen lehenengo gauza. Baina eguraldiaz aparte argi dago, duela hamar urtetik hona, gure bizimodua aldatzen saiatu direla. Gure ohiturak berenganatu dituzte eta guk, oro har, pentsatu gabe onartu ditugu.
Oso adibide garbia dena merkataritza gune handiak dira. 90eko hamarkadan gure hirietara heltzen hasi ziren eta hogei urte geroago ezinbestekoak dira, ezin dugu haiek gabe bizi, antza. Alde batetik erosoak dira eta kontzeptu hori, hau da, erosotasuna, asko gustatzen zaigu eta beti bere atzetik gabiltza. Bestetik eskaintzen diguten ordutegia hain zabala eta malgua denez gizartearen ustez positiboa da bere bizimoduko erritmoan sartzea. Ordutegiarekin batera gune hauetan dohainikakoak diren aparkalekuak aurki ditzakegu doainikakoak direnak, baina arlo honetan gizartean nahiko hipokrita dela iruditzen zait zeren alde batetik ingurunea babestu nahi du eta beste alde batetik nahiago du kanpoko guneetara autoz joan erdi gunera oinez joan baino. Eztabaida hori saihesteko, askotan esaten da kanpoko guneek eskaintzen duten kalitateak ez duela konpetentziarik eta horregatik onena nahi badugu hara joan behar dugula. Horrekin ez nator bat, nire ustez kalitatea materialetan ez ezik, beste arlo batzuetan ere neurtzen da eta. Non uzten dugu saltzaileen profesionaltasuna? Nolakoak dira haien lan-baldintzak? Nondik ekarri dute saltzen dena?Nola eta nortzuek egina dago? Hori ere kalitatea da.
Norberak badaki zer eta nola nahi duen, baina nik, behintzat, ez dut panpina izan nahi eta artaldearen barrutik atera nahi dut. Baina gero eta zailagoa da nire eskuan ez dagoelako eta enpresarioek nahi badute, haien "jokoan" jolastera behartu gaituztelako.
Merkataritza gune handiak ez dira desagertuko gure gizarteak onartu dituelako baina tristea iruditzen zait beste gizarteetatik edo kulturetatik datorrena onartzen dugula bere ondorioekin edo aldaketekin pentsatu gabe. Ekintza honek frogatzen du gure nortasuna gero eta hauskorragoa dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario