2012-03-07

Irakasle lana


Akademiako zuzendaria agurgarria:

Lerro hauen bidez nire perfila azalduko dizuet.
Igandeko egunkarian argitaratu zenuten iragarkia irakurri nuen eta nire ustez baliagarria izango nintzateke zuekin lan egiteko.
Iruñean jaio nintzen duela 31 urte eta 26 urte nituenean magisteritza ikasketak (LH) bukatu nituen, FP2 egin eta gero. Institututik gazteekin lan egin ditut, bai udako kolonietan, bai neguko barnetegietan.
Iruñean lan egiten hasi baino lehen Londresen bizi izan nintzen. Leku desberdinetan bisita egin eta bisita egin, Edinburgon lana aurkitu nuen. Bi urtetan haurtzaindegi bateko irakaslea izan nintzen. Proposatu zidaten finko egingo nindutela ingelesez titulua lortzen nuenean.
Nik esatea ongi ez egon arren, oso langilea naizenez, sei hilabete beranduago Advanced titulua nire eskuan zegoen.
Londres eta Edinburgo utzi nuen eta etxera itzultzea erabaki nuen, familiarekin egoteko eta hemen lan egiten saiatzeko.
Lana aurkitzen nuen bitartean klase partikularrak ematen nituen, egun lan egiten ari naizen ikastetxetik deitu arte.
Asko gustatzen zait nire lana eta haurrak askoz gehiago.
Uda osoa libre dudanez ordutegia erabat malgua izan liteke.
Ditudan bi gaitasun nabarmendu behar banitu zalantzarik egin gabe esango nituzke oso langilea eta arduratsua naizela esango nuke.  

Nirekin kontaktatu nahi baduzue, otoi deitu 65698558690475 telefonora edo idatzi behean agertzen den helbidera.


Zure erantzunaren zain, agur bero bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario