2012-04-19

Ongi etorri zirkora

 Zirkoa



Espainia Europatik joango ahal da! Batez ere, gero eta okerragoa egiten ari delako eta hori ordaindu egin behar duelako. Frantziako presidenteak, hauteskundeetan dagoen horrek, pasa den astean esan zuen berak ez zuela Frantzia ikusi nahi Espainiaren egoeran eta botoak irabazte hutsagatik esan arren nire ustez ez dago oker.
Estatu espainiarrean herritarren %25 langabezian dago eta hori gertatzen ari den bitartean, estatuko nagusirik handiena, hau da, Erregea, Afrikara ehizatzera joan zen. Eta ez zuen txoririk ehiztatu, elefanteak baizik. Hori espainiar guztieneko diruarekin egin zuen eta bere "etxera" itzuli denean tontoarena egin du eta barkamenak eskatu besterik ez du egin gaia desbideratzeko. Monarkiazaleak txaloka, besteek irentsi egin behar dute.
Bakoitzak merezi duena du eta kasu honetan espainiarrek ordainduko dituzte haien nagusien egiten ari diren lolakeriak. Baina hau ez da berria. Beti gauza bera gertatu da eta gertatzen jarraituko du. Zergatik ez ditu presidente berriak paradisu fiskalak ikertu nahi? Zer eta nor dago haien atzean?
Rajoyk, egiten hasi denari eta egingo duenari, "Demokrazia eta doikuntzak" deituko dio, baina, hitz horien atzean "gehiengo osoa" baldin badago, demokrazia diktadura hutsa bihurtu da. Baliteke hitz hori nahizo gogorra izatea baina Espainiako egoerari ongi begiratzen badiogu aurkitzen duguna da kongresu bat non oposizioa ez den existitzen, komunikabideen gehienak gobernuaren alde daudela eta, gainera, herriak kaleetan zenbat eta gehiago hitz egin, polizia orduan eta gogorragoa dela. Duela gutxi gobernuak lege bat proposatu zuen adierazpen askatasuna zigortzeko eta horrekin bere boterea bermatzeko. Kexatzen badira egurra emango diete eta beti egingo izango dute kartzelaren itzala eskuetan.
"Maiestate, nahi duzu beste kopatxo bat? edo nahiago duzu tximinoa hiltzea?"
Ez dute kontuan hartzen, baina laster zirkoaren karpa eroriko da eta bere azpitik atera gabe geratuko dira. Espainiar gizajoak... eta gainerakook ere bai.

1 comentario: