2012-04-25

Gure altxorra

Gure altxorra




Inork ez daki zein den bere jatorria, baina egun oraindik bizirik jarraitzen du. Beharbada jatorria idatzita dago eta ezin izan dugu aurkitu. Argi dago jakin nahi nukeela nondik atera zen, nork sortu zuen edo non hitz egiten zen, baina oraingoz ez da gauza erraza zeren duela urte askotik ikertzaile asko saiatzen ari dira teoria bat egiten eta ezin izan dute frogatu. Hala ere, itxaroten jarraituko dugu.
Baina badago gauza bat arreta erakarri didana: Zergatik kostatzen zaigu hainbesteko ahalegina euskara bizirik mantentzea? Zer egiten ari gara gaizki? Euskararekin, kulturaz gain Europako hizkuntzarik zaharrena daukagu eta ez dakigu baloratzen. Edozein herrialdetan, are gehiago, edozein probintziatan non bi hizkuntza ofizial existitzen diren haien presidenteek bi hizkuntzetan hitz egin dezakete edo txikitatik dakitelako, edo ikasi nahi izan dutelako. Baina harrigarria bada ere, eta bestalde zoritxarrez, euskara mantentzen eta hitz egiten den lekuan, alegia, Euskal Herrian, presidente batzuei bost axola euskarari zer gertatzen zaion. Gero eta murrizketa handiagoak jartzen dizkiote eta bestalde, kulturarekin harro daude. Penagarria!
Lehen esan dudan bezala, hizkuntza kulturaren sinonimoa da eta hari esker herriek pentsatzen ikasten dute, eta, azken finean, pentsatzen dakiten herriek etorkizuna eraiki dezakete. Kultura eta indarkeria inoiz ez dira bide berean elkarrekin ibiliko, zeren gudako lehenengo biktimak beti bereak dira: liburuak, hitzak, iritziak, liburutegiak, pentsamenduak. Horrekin ez dut esan nahi egungo egoeran euskara hiltzear dagoenik, baina 40ko eta 50eko hamarkadei begiratzen badiegu jarri dudan adibidea garbi ikus dezakegu. Egoera horretan Franco diktadorea gaztelania izan ezik gainerako hizkuntzak debekatzen saiatu zen eta kasu batzuetan lortu zuen.
Diktadura bukatu ondoren hizkuntza horiek eta euskara ere bai, noski, pixkanaka-pixkanaka kendu zieten lekua berreskuratzen hasi ziren. Nahiz eta jende askok joan behar izan zuen, bizi ziren herrialdeetan beren sustraiak utzi egin zituzten, eta handik datozen belaunaldiak ikertzen ari dira haien aitona-amoneen bizitzak.
Espero dut guk euskara inoiz ez galtzea baina hori egiteko mamia, lurra eta historia maite behar dugu. Aurrerabidea gure iparrorratza baldin bada, era horretan eta gure erruagatik, nortasuna galduko dugu.

2 comentarios:

  1. Aupa Txus....ados nago zurekin. Asko gustatu zait zure idazlana. Arrazoia duzu, kasu batzuetan gehien maite ditugun gauzak ez ditugu zaintzen. Hori gertatzen da euskararekin. Zoritxarrez, txikitan ez nuen ikasi euskaraz, nire gurasoak kanpotarrak direlako. Badakit hori ez dela aitzakia, nire bizitzaren une batzuetan, ikas nezakeelako; baina inoiz ez nuen egin. Duela urtebete, ordea, patuak euskaltegi batean jarri ninduen eta oso pozik eta harro nago. Euskara maite dut eta gustatuko litzaidake nire harremana euskararekin mantentzea. Eutsi goiari!

    ResponderEliminar
  2. Historia inportantea bada ere memento honetan ez dut uste garrantsitzua denik euskara bultzatzeko. Argi dago gure iragana jakin behar dugula, baina han ez dugu geratu behar. Gure hurbileko historia ez da izan mesedegarria (diktadura, errepresioa...) baina gazteenek ez dute bizi egoera hori eta aurrera begiratu behar dugu. Euskara bultzatzea ez da zerbaiten kontra borrokatzea baizik eta gure esku dago. Guk, geuk nahi badugu aurrera egingo du edo galduko dugu baina orain ez da beste pertsona batzuen kontua.
    Eboluzionatzea ez da txarra, baldin eta guk erabakitzen badugu helbidea. Etorkizuna egiteke dago.

    KoLdO

    ResponderEliminar