2012-04-23

Gutuna


Familia agurgarriak:

Ikastolako zuzendaritzatik idazki honen bidez zentroko familia guztiei  ohar bat bidali nahi dizuegu. Dakizuenez datorren ostiralean herriko jaiak hasiko dira eta nahi genuke denok ongi pasatzea, baita gure seme-alabek ere, noski. Eta horregatik ez dugu nahi errepikatzerik, duela bi urte eta batez ere, joan den urtean larunbat gauean herriko plazan gertatu zena, alkohola dela medio.
Denok izan gara gazteak eta guztioi gustatu zaigu “debekatuta” zegoena zerbait hartzea, hau da, alkohola zuena zerbait edatea. Baina gaur egun ezin dugu horrelako joera onartu eta hemen gizarteak eman digun papera bete behar dugu, bai irakasleek eta bai gurasoek. Haiek paregabekoak dira eta batzuetan zaila izan arren, zaintzen saiatu behar dugu eta onena edo behintzat egokiena eman eta irakatsi behar diegu.
Ez dugu alarmistak izan nahi, bakoitzak geure seme-alabak nolakoak diren badakigu eta, baina badakigu era berean nerabezaroan egiten dena, askotan, egiten dela ondorioak neurtu gabe.
Gaiari buruz gehiexeago hitz egiteko hitzaldi bat antolatu dugu eta horretara joatera gonbidatuta dago nahi duen guztia. Han saiatuko gara izango dituzuen galdera edo zalantza guztiak erantzuten.
Ikastolako areto nagusian izango da, datorren ostegunean, hilak 20. Han izango zaretelakoan.

Besterik gabe, jai zoriontsuak opa dizkizuegu.



Zuzendaria: Miren Insausti

No hay comentarios:

Publicar un comentario