2012-03-02

Eutsi goiari Guillermo!

Bidea hasi da

Gaur goizean hasi egin da. Iazko urrian iragarri zuenetik gaur arte jende askok indarra, aholkuak eta laguntza eman dio eta, hasieran dudan bezala, gaur, azkenean, bidea hasi da.
Diario de Noticias taldeko Guillermo Nagore kazetariak oso helburua askonahia bete nahi du. Urte batzuk egunkari eta irrati batzuetan lan egin ondoren Guillermok erabaki zuen aldaketa bat behar zuela eta urte abatikoa lanean eskatu zuen. Eta hori lortzeko ez izan arazorik zuen, antza. Helburua edo asmoa oso argia zen: lanetik kanpo egon behar zuen, baina, horretaz gain, zerbait desberdina egin nahi zuen.
Betidanik asko gustatu zaio mendira joatea eta kirola egitea, eta idatziarekin batera horiek ziren bere zaletasunak. Orduan, plan bat antolatu zuen, bai idazteko, bai kirola egiteko eta bidenabar, baita laguntzeko ere. Kazetaria denez eta berri teknologiak erabiltzeko ohituta dagoenez, blog bat sortu zuen (http://guillenagore.blogspot.com/), bere asmoa azaltzeko eta laguntzak biltzen hasteko.
Lolakeria irudi arren, hasieratik ehunka jende blogera sartu zen eta hasi zen mezuak uzten. Guillermok laster ikusi zuen bere proiektua bide onean zegoela eta segur aski, lortuko zuela.
Hamar hilabete barru amaituko du gaur hasi den bidea. Ezetz imajinatu non! Jerusalenen hain zuzen. Nagorek Finisterretik Israeleko hiriburura oinez joan nahi du, Alzheimerren kontra borrokatzeko, edo hobeto esanda, gaixotasun horri buruz ikasteko, jakiteko eta hurbiletik sufritzen ari den jendearekin elkarrekin hitz egiteko.
Beharbada oraindik ibiltzen ari da, edo dagoeneko gaurko ibilbidea bukatu du, baina martxan egonik inportanteena da.
Bidean zehar askotan bakar-bakarrik joango da, baina beste momentu batzuetan pertsona ezezagunak lagunduko diote Alzheimerrekin duten harremana kontatzera. Honekin, alde batetik “biktimek” beren arazoak kontatuko dizkiote eta beste alde batetik Nagorek egunkari bat egingo du entzungo dituen istoriorekin.
Seguru nago hasi den bidea ez dela erraza izango. Kilometroz gain, askotan bakardadeak motxilak baino askoz gehiago pisatuko du. Eta horri gehitzen baditugu bere buruan egongo diren milaka testigantza, are zailago izango da ibilbidea jarraitzea.  
Oinak eta hankak laurak batera funtzionatzen dira, baina burua kontrolatzen ikasi behar duzu, oztopoak aurre egiteko.
Hemendik zorterik onena Nagorentzat, asmoak merezi du eta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario