2012-01-19

Elikadura?¿!

Gure inguruari begiratzen badiogu gero eta irakargi gehiago daude elikadurari buruz hitz egiten dutenek. Horretaz gain, urte osoan kiroldegiak eta parkeak beteta daude jendez kirola egiten.
Argi dago gizartea asko zaintzen dela, baina zertarako jakitea gustatuko litzaidake, osasuna ona edukitzeko edo, ordea, itxura polita izateko.
Osasunagatik egingo bagenu oso ongi irudituko litzaidake, baina telebistan agertzen diren iragarkiek, ia beti, produktuak saltzen dituzte ahaleginik gabe argaltzea lortzeko eta nire ustez hori lortzea oso zaila da, ezinezkoa dela ez esateko.
Behin eta berriro itxurik hoberena bilatzen dugu ondorioetan pentsatu gabe. Egin behar dugun lehenengoa gure gorputza eta itxura onartzea da. Eta gero egin ahalko dugu Ordorikak abesti batean esaten duena: “Zaindu maite duzun hori”. Gure gorputza maite badugu zaintzea jakingo dugu.
Duela hogei edo hogeita hamar urte, herrietan batez ere, lodia izaten bazeunden, itxura ona eta osasun ona zenuen asko jaten zenuelako, eta nahiz eta koipe asko jan, gaurkoa baino osasungarriagoa zen, txorizoa, solomoa, nocilloa esate baterako. Urteak joan urteak etorri eta ohitura erabat aldatu da. Hau da, haurrek jaten jarraitzen dute baina txerrikien ordez goxoki industriala jaten dute eta hori bai dela kaltegarria osasunarentzat.
Adibide bat jarriko dut: Duela 20 urte, ikastetxera joaten nintzenean, egunero behi esnea ematen ziguten hamaiketakoa hartzeko. Astelehenetan txokolatezkoa zen, asteazkenetan bainilazkoa, eta ostiraletan marrubizkoa. Gainerako egunetan naturala zen. Eta esneari laguntzeko, gehienok ogitartekotxo bat jaten genuen. Urtebetzen bat edo gauza berezi bat ospatzen bagenuen, agian opil bat hartzen genuen baina bestela, esaten ahal da, nahiko osasuntsuak ginela.
Bestalde, eta osasunaz aparte, itxurari inportantzia handia ematen diogu eta adibide argi bat jarriko dizuet. Kalean lagun batekin topatuko bagina eta konturatuko bagina oso lodia egonez, segur asko berari ez esan arren etxera heldutakoan gure iritzia esango ginateke. Pertsona argala egongo balitz, berriz, zerbait bere itxurari buruz esango genioke gure ustez argaltasuna osasunako sinonimoa delako. Inork ez daki pertsona hori gaixorik dagoen ala ez, baina argala dagoenez...
Laburpen bat egiteko eta iritzia emateko, uste dut osasuna inportanteena dela eta bakoitzak berea zaindu behar duela , elikaduraren bidez zein kirolaren bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario