2012-01-10

Agur eguberriak

Oporretan pentsatzen badut segur asko pena ematen dit eguberri jaiak bukatzeak baina errealitatean -eta egia esaten badut- jai hauek gero eta gutxiago gustatzen zaizkit. Maistrua naizenez, zorionez, egun asko dut nahi dudana egiteko nahiz eta, ia beti (urte batean izan ezik) etxean pasatu senideen artean.
Gabon gaua eta Eguberri eguna oso bereziak dira eta ilobak ditudanetik askoz alaiagoak. Haurrei esker egun horietan ilusioa eta inozentzia berreskura ditzakegu. Haien begietan magia islatzen da eta haiek ez dakiten arren, protagonistak dira.
Baina zer dago inozentziaren atzean?Gizarteak agintzen diguna. Eta hori da, bereziki, gutxien gustatzen zaidana. Denda guztiak jendez beteta daude behar ez ditugun gauzak erosteko. Eta badakigu urtero gauza bera gertatzen dela baina, nahita edo nahi gabe, hori egiten dugu Olentzero nahiz Errege egunean.
Horretaz gain, janariarekin egiten duguna ikaragarria da. Krisi garaian ere, mahaia bete-bete dago eta egunero bapo-bapo bukatzen dugu eta okerrena da, janari asko soberan dela eta zakarrontzira botatzen dugula.
Bakoitzak Gabonak nahi duen bezala bizi ahal izaten ditu baina, oro har, denon artean lortu dugu Gabonak oso hipokritak izatea, alde batetik alaiak baina beste aldetik, eta gainera horren azpian, erabat gesurtiak izatea.
Ez dakit zergatik, agian adinagatik edo garaiagatik baina haurtzaroko Gabonak helduarokoekin konparatuz ez dute gauza bera ematen. Badakigu Eguberriak direla data berdinetan ospatzen dira eta.
Familiari dagokionez, egun honetan bilera batzuk egiten dira eta jende asko etxe berean elkarrekin biltzen dira. Denok onartu dugu hori eta ohiturarekin jarraitzen dugu. Imajina ezazue pertsona batek esaten badu Gabon gauan bakarrik afaldu nahi duela. Zer esango genuke gainerakook?Normalatzat emango genuke? Uste dut ezetz. Segur asko pertsona horrek ezer ez luke esango eztabaida ez hasteko.
Egoera hain ona izaten bada eta hain alaiak bagara, zergatik ez dugu gauza desberdinak onartzen?
Argi utzi dut Gabonak ez direla urteko garairik gustukoena edo aproposena. Zorionez, hurrengo abendu arte ez dira berriro izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario